Normas de uso
Padel-zelaiak erreserbatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik iluntzeko 9ak artekoa da, eta larunbat eta igandeetan goizeko 10:00etatik gaueko 21:00ak arte. Kiroldegiak astean zehar goizeko 9etan zabaltzen ditu ateak eta gaueko 9etan itxi eta asteburuetan goizeko 10:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Erreserbak egin ahal izateko, sistemaren erabiltzaile gisa erregistratu behar da. Hona hemen erregistratzeko nahitaez eman beharreko datuak: nortasun agiriaren zenbakia eta sakelako telefonoaren zenbakia —erreserbaren berrespena SMS bidez jasotzeko—.
Erreserbak 7 egun lehenago egin daitezke. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez ere, ordu bat eskatu ahal izango du aste bakoitzerako (astelehenetik igandera); hala ere, erreserba partidaren egun berean egiten bada, ez dago mugarik.
Erreserbak ezin dira aldatu, ezta ezeztatu ere.
Erreserba orduaren prezioa 4 €koa da.
Ordaintzeko, Paypal sistema edo kreditu txartela erabili ahal izango da, ordainketa pasabidearen bidez.
Ordaindu ostean, erabiltzaileak SMS bidez jasoko du padel-zelaiaren erreserba-frogagiria.
Kirol instalazioetan, derrigorrezkoa da oinetako eta tresna egokiak erabiltzea, eta, horrez gain, instalazio bakoitzerako arau espezifikoak errespetatu behar dira.
Nolanahi ere, oro har, tenis eta padel pistetan, honako hau debekatuta dago:
- Pisten barruan erre eta jatea.
- Baloi edo antzekoekin, bizikletekin, irristailuekin eta abarrekin jokatzea.
- Instalazioetako gainerako erabiltzaileei eragozpenak sortzen dizkien jokabideak izatea.
- Objektu zorrotzak nahiz, oro har, osagai arriskutsuak dituzten objektuak (botilak, edalontziak…) sartzea.
- Pista bakoitzean gehienez ere 4 pertsona sar daitezke (Gorlizko Kirol Sailak programatutako jardueretan izan ezik).
- Instalazioko langileek baino ez dute manipulatuko tenis edo padel sareen garaiera edo tentsioa.
- Tenis pistetan jokatzeko, tenis erraketak baino ez dira erabiliko.
- Padel pistetan jokatzeko, padel erraketak baino ez dira erabiliko.
Debekurik ote dagoen argitzeko, jo GORLIZKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAKO langileengana, horiek izango baitira gaia ebatziko dutenak.